AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Guardian Homeland Security
2024/10/29 10:40

Espainiako Gobernuak sendo mantentzen ditu harreman ekonomikoak Israelgo Estatu terroristako enpresekin. Erosketa erraldoi baten berri eman dute gaur: Barne Ministerioak Israelgo Estatuko korporazio bati erosiko dio Guardia Zibilarentzako bala sorta handi bat, 6,6 milioi euroko balioarekin.

Defentsa Ministerioak hainbatetan baieztatu du, 2023ko urritik, enpresa sionistei armak erosteari utzi diola. Gobernu beraren parte den beste sail batek, ordea, segitzen du sionistekin negozioak egiten: Barne Ministerioak, bederen. Guardia Zibilaren Ekonomia Gaietarako Buruzagitzak, hain justu, Guardian Defense & Homeland Security enpresarekin sinatu du kontratu bat, 15.300.000 bala erosteko. Segurtasuneko estatu-idazkari Rafael Perezek babestu du kontratua, hura sinatu baitu.

Duela astebete itxi zuten akordioa, urriaren 22an. Egun berdinean, Margarita Robles Defentsa ministroak esan zuen ez zaiola Israelgo Estatuari armarik erosi edo saldu iazko urritik. Hala ere, sionistekin negozioak mantentzen dituztela aitortu zuen, nolabait geldirik daudela iradoki arren: "Israelekin gauzatzeke dauden aldi baterako esportazio-lizentziak ez dagozkie armei, ordezko piezei baizik, eta une honetan geldirik daude".

Bere web-orrian zehazten denez, Guardian Homeland Security da "material polizial eta militarra sortzen duten bi ekoizle israeldar nagusien ordezkaria" Espainiako Estatuan. Guardian Holdings LTD jatorrizko konpainiaren parte da, eta Tel Avivetik gertu dagoen Tzur Yigaal herrian dago haren egoitza.

EZ DAGO IRUZKINIK