AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/14 15:32

Azken 20 urteetan, aberastasuna kontrolatzeari lotutako desberdintasunek gora egin dute Espainiako Estatuan, Oxfam Intermonen txosten batek ondorioztatu duenez. Izan ere, estatuko aberastasunaren %54 populazio osoaren %10aren esku dago une honetan, eta populazioaren %1ak pilatzen du aberastasun osoaren %22,4. Aldiz, "%50 pobreenak aberastasunaren %7,8 besterik ez du pilatzen", txostenaren arabera.

Alde horiek, gainera, handitu egin dira 2011tik aurrera. 2011 eta 2016 artean, "aberastasunaren kontzentrazio-prozesu sakon bat" izan zela dio azterketak: %1 aberatsenak aberastasunaren %18,4 pilatzen zuen 2011n, eta 2016an, %55,4 kontrolatzera iritsi zen. 2016tik aurrera, gorabeherak egon diren arren, mantendu egin dira alde horiek. Espainiako Estatuko biztanleriaren %50 pobreenak aberastasunaren %11,4 besterik ez zuen bere esku 2011n, eta behera egin zuen hurrengo bost urteetan, %7,2ra jaitsi arte.

1.000 milioi euro edo gehiago metatzen dituztenak inoiz baino aberatsagoak dira orain Espainiako Estatuan. COVID-19aren pandemia garaian, milamilioidunen aberastasunak behera egin zuen, bai eta Ukrainako gerrarekin batera ere, txostenaren esanetan. Baina, krisi-garaia igaro bezain laster, gora egin du milamilioidunen metaketak: 2022ko irailean 90.000 milioi dolar pilatzen zituzten, eta pixkanaka gora egin du kantitate horrek, 2023ko azaroan ia 160.000 milioi dolar izatera heldu arte.

Exekutiboen soldatak gora, eta langileenak behera

Inflazioa ikaragarri igotzearekin batera, etenik gabe txikitzen ari da langileen soldata erreala. Izan ere, 2020 eta 2024 artean, batez beste %9 besterik ez dira igo beharginen soldatak, inflazioa %19,1 igo den bitartean. Enpresa handietako zuzendaritzetako exekutiboen soldatek, ordea, %45 egin dute gora azken lau urteetan.

Bankuen zein akzionisten irabaziek, halaber, gora egin dute azken urteetan. 2022an bakarrik, banketxeek lortutako irabaziak %33 igo ziren, eta akzionistenak %29. 

EZ DAGO IRUZKINIK