AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/08 14:39

1981eko otsailaren 23an, estatu-kolpe faxista bat ematen saiatu ziren Espainiako Estatuko hainbat buru militar, Trantsizioa deiturikoa eteteko asmoz. Madril eta Valentzia izan ziren 23F-ko kolpearen agertoki nagusiak, baina saiakerak porrot egin zuen hainbat orduren buruan. Bertsio ofizialaren arabera, Juan Carlos I erregea izan zen kolpe militarra gelditu zutenetako bat, baina kontakizun hori zalantzan jarri izan dute hainbat informaziok. Eta hala gertatu da berriki.

23F-ko kolpe faxistari lotuta, bertan parte hartu zuten 32 militar eta "zibil" bat auzipetu zituzten. Horietako bat izan zen Alfonso Armada jenerala. Bada, zazpi urtez egon zen espetxean, eta mantendu zuen "isiltasuna" goraipatu izan du Juan Carlos I.ak.

Izan ere, berriki filtratu da Juan Carlos I.ak Barbara Reyekin izandako telefono-elkarrizketa zahar bat. Bertan entzun daiteke nola aipatzen duen errege ohiak Armada jeneralaren "isiltasuna". Filtrazio horrek berriz jarri du zalantzan hamarkada luzez elikatu duten bertsio ofiziala, eta berriz sortu ditu dudak Juan Carlos I.ak izan zuen parte-hartzeari buruz.

"[...] Barre egiten diot Alfonsori [Armada]. Armada... Zazpi urte kartzelan, Galiziako bere jauretxera joan da, eta gizonak ez du sekula ezertxo ere esan", txalotzen du errege ohiak argitara atera den elkarrizketan.

EZ DAGO IRUZKINIK