AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EP
2024/03/19 13:06

NATOko Batzorde Militarreko presidente Rob Bauer, Alemaniako kantziler Olaf Scholz, Errusiako presidente Vladimir Putin... Eta orain, Espainiako Defentsa ministro Margarita Robles. Gero eta gehiago dira eskala handiko gerra bati buruz hitz egiten ari diren goi-agintariak. Azkenekoz, Roblesek hitz egin du: gerra-mehatxua "osoa eta erabatekoa" dela esan du.

"Arreta eman nahi nioke Espainiako gizarteari, batzuetan iruditzen zaidalako ez garela jabetzen une honetan dagoen arrisku izugarriaz", ohartarazi du: "Europak jakin behar du arriskua oso gertu dagoela; ez da hipotesi hutsa, benetakoa da".

Modu horretan justifikatu du, hain zuzen ere, Ukrainara gerra-baliabideak eta tropak bidaltzea. Esan du neurri horiek ez hartzeak "eskalada bat" eragingo lukeela, ironikoa badirudi ere. Gaineratu du Espainiako Estatua "ahalegin guztia egiten" ari dela Ukrainaren alde: "Baina ez diogu ematen beste herrialde batzuek ematen dioten adina publizitate".

EZ DAGO IRUZKINIK