AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Xalba Ramirez/Irutxuloko Hitza
2022/10/05 11:27

Mikel Albisu eta Jokin Sagarzazu preso politiko ohiek atzo deklaratu zuten Manuel Garcia epailearen aurrean, ETAk duela 20 urte Santa Polan (Herrialde Katalanak) egindako ekintza bat dela-eta. Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du Albisu eta Sagarzazu behin-behinean kartzelaratzeko agindurik eman, Dignidad y Justicia eta AVT elkarteek hori eskatu arren. Hala ere, hainbat baldintza ezarri dizkio aurrenekoari: Espainiako Estatutik ateratzea debekatu dio, eta hilabetean behin aurkeztu beharko da epaitegietara.

Albisuz eta Sagarzazuz gain, lau preso politiko daude ikerketapean 2002ko ekintza horren harira: Iñaki Esparza, Marixol Iparragirre, Ainhoa Mujika eta Jon Olarra. Lannemezanen (Okzitania) daukate preso Esparza, eta Zaballako kartzelan daude preso (Araba) Iparragirre, Mujika eta Olarra. Iparragirrek ere atzo deklaratu behar zuen berez, baina ez zuen egin azkenean. Deklaratzeari uko egin zioten Mujikak eta Olarrak, eta Esparza ez zuten deklaratzera deitu, Frantziako Estatuan dagoelako gatibu.

Castellon epaileak joan den martxoan ireki zuen berriz Santa Polako ekintzari buruzko ikerketa. Guardia Zibilak dio "litekeena" dela atentatua ETAko zuzendaritzak agindu izana, eta auzipetutako sei pertsonak jo ditu zuzendaritzako kidetzat. Horregatik jarri dituzte ikerketapean, 2002ko ekintza horretan "erantzukizunik" izan zuten edo ez ebazteko.

Azken hilabeteetan, beste hainbat auzi ere zabaldu ditu auzitegiak zentzu horretan; alegia, zenbait atentaturen "egiletza intelektuala" deiturikoa ikertzeko. Ustez ETAren zuzendaritzako kide zirenei leporatu nahi diete erantzukizun hori.

EZ DAGO IRUZKINIK