AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Twitterretik hartutakoa
2022/10/13 09:06

Joan den asteartean izan zen Espainiako Selekzioaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko futbol-partida bat, Iruñeko (Nafarroa) Sadar zelaian. Norgehiagoka hasi baino ordubete lehenago, Sadar inguruan elkartu ziren hainbat eta hainbat pertsona, "inposizio" horri aurre egiteko.

Polizia-dispositiboa oso handia zen selekzioen arteko partida zela-eta. Polizia ugari mugitu ziren protestan ari ziren pertsonak gertutik jazartzeko, eta, 20:00ak aldera, inguratu egin zituzten. Horren ondotik kargatu zuen haien aurka Espainiako Poliziak, hainbat pertsona zaurituz.

Protestan ari ziren pertsonak polizia-kargatik ihesi ari zirela, haietako hainbat atxiki zituen Poliziak, Sadar inguruan. Gutxienez 20 lagun identifikatu zituen.

Espainiar nazionalismoa normalizatzen segitzeko urrats bat

Egun batzuk lehenago, Indar Gorrik salatu zuen "Espainiako Estatuaren ofentsiba nazionalistan sakontzeko" urrats bat zela aipatutako selekzioaren eta AEBen arteko partida Sadarren jokatzea: "Erabat erreakzionarioa den espainiar nazionalismoa normalizatzeko bide-orriari jarraikiz, etorkizunean Espainiako Selekzioak normaltasunez jokatzeko pauso gisa ulertu behar dugu partida hori". Hortaz, "inposizio horren aurka azaldu" zen Osasunako zaleen taldea, eta dei egin zuen "horrelako erasoei aurre egitera".

EZ DAGO IRUZKINIK