AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/22 12:51

Atzo, maiatzaren 21ean, Pasaiako Portuan elkartu ziren Trintxerpeko (Pasaia, Gipuzkoa) Escalerillas blokeko hainbat bizilagun eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako zenbait militante. Escalerillasetik hamabi familia bota nahi dituzte Portuak eta Euskal Trenbide Sareak, eta bizilagunek ez daukate bizitoki-alternatibarik ziurtatuta. Hortaz, Portura bertaratu eta guztientzako alternatiba bat aldarrikatu zuten atzo.

Bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatuak 2.000 sinadura bildu dituzte azken asteetan, Escalerillaseko guztientzako bizitoki-alternatiba baten alde. Lortutako sinadura guztiak entregatu zizkioten atzo Pasaiako Portuko agintaritzari, nahiz eta hark uko egin zien bildutako sinadurei eta horiek oinarritzat dituzten exijentziei.

"Borrokan jarraituko dugu, entzun gaitzaten eta hamabi familia horientzako bizitoki-aterabide bat lortzeko", azaldu zuen atzo sindikatuko kide batek. Bide horretan, mobilizazio deialdi bat daukate eginda datorren ekainaren 1erako, Trintxerpen bertan. 12:00etan hasiko da manifestazioa, Gudarien Plazatik.

EZ DAGO IRUZKINIK