Ertzaintzaren mehatxuak eta esku-hartze arbitrarioak salatu ditu Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeak
Ertzaintza jarrera oldarkorrarekin bertaratu zen gaztetxera 14. urteurrenaren ospakizun egunean, osasun-irizpideak urratuak izaten ari zirela argudiatuta. Ertzainek behin eta berriz egin zieten mehatxu barruan zeuden pertsonei. Prentsaurrekoa egin dute gaztetxeko kideek, eta aldarrikatu dute "erasoen aurrean" ez dutela "etenik". "Kontrakantxa gaztetxea langile kontrolpeko espazioa da eta zentzu horretan arautuko du bere jarduna", diote.
Leku honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Gedar.eus-en jarraituz gero gure
cookie politika
onartzen duzula ulertuko dugu.