AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Etxebarrieta Memoria Elkartea
2020/07/14 15:32

39 urte bete dira Poliziak Ovidio Ferreira tiroz hil zuenetik, Bilbon (Bizkaia). Egunkari banatzaile modura jarduten zuen lanean, eta 29 urte zituen. Bertsio ofizialak dio ETA erakundeak erail zuela Ferreira, baina haren familiak eta Etxebarrieta Memoria Elkarteak behin eta berriz aldarrikatu dute Espainiako Poliziak hil zuela, guardia zibil baten heriotzaren osteko operazioan.

Izan ere, 1981. urteko uztailaren 10eko gertakariak azaldu dituzte. Hainbat polizia ETAko bi kideren atzetik zihoazen Bizkaiko hiriburuko Zazpikaleetan barrena, tiroka. Egunkariak banatzen ari zen Ferreira gaztea, eta senideen esanetan, horietako bi balak jo zuten. Lau egun igaro zituen Basurtuko ospitalean, baina hilaren 14an zendu zen. Egun berdinean zauritu zuten poliziek Aurora Mugika, tiroz.

39. urteurrena

Hilketaren 39. urteurrena da gaur, eta Ferreira omendu dute eguerdian, San Antonen. Hala, Egia osoa. Etorkizunak memoria behar du izan dute aldarri ekitaldian elkartu direnek. Berria-k jakinarazi duenez, Ertzainak bertaratu dira omenaldia hasita zegoenean: bertan zeuden pertsonak identifikatu eta gertatzen ari zena irudietan jasotzen ari zirenak mehatxatu dituzte. Antza, segurtasun neurriak ez betetzea nahiz legez kanpoko elkarretaratzea egitea egotzi diete.