AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Gasteiz Hoy
2024/11/29 11:13

Moderninazio Plan baten barruan, Ertzaintza are gehiago armatzeko eskaera egin du Eusko Legebiltzarrak, lau alderdik bultzatuta: PP, EAJ, PSE-EE eta Vox. Hain zuzen ere, Ertzaintzak dituen "baliabide teknikoak eta defentsakoak" berritu eta "eguneratu" daitezela eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, helburu batekin ustez: "Hala badagokio, zerbitzu publikoa hobeto emateko beharrezkotzat jotzen diren material-beharretara egokitzea".

Ertzaintzaren materialak "modernizateko", kontuan hartuko omen da "delinkuentzia moten bilakaera", baita "berrikuntza teknologikoan" izango diren "aurrerapenak" ere.

PPren ekimenez

PP alderdiak eraman du Legebiltzarrera Ertzaintzaren baliabideei buruzko mozio bat, eta testu bateratu bat adostu du jeltzaleekin eta PSE-EErekin. Voxen babesa jaso du ekimenak, eta abstentzioaren alde egin du EH Bilduk. Sumar ez da presente egon bozketan.

Hala adierazi zuen PPko Ainhoa Domaicak Legebiltzarrean: "Delitu-egitateak areagotu egiten dira. Aldatzen ari den gizarte bat dago eta delitu-ereduak ere aldatzen ari dira, zeinak eragin larria izaten ari diren segurtasunean". Hori probestu zuen Domaicak "berrikuntza teknologikoko aurrerapenak segurtasunean aplikatzen" ari direla eta hala izan beharko lukeela aldarrikatzeko.

EAJko Jon Andoni Atutxak esan du erdietsitako testuak "apustu sendo bat" egiten duela "etengabeko elkarrizketarekin jarraitzeko"; "bai profesionalekin, bai alderdi sozialarekin". Gaineratu du ez dutela "taser pistolen sukarra hartuko". Jeltzaleek PPrekin "desberdintasun nabarmenak" mantentzen dituztela adierazi arren, Atutxak azpimarratu du "oinarri komun bat partekatzen" dutela: "Euskal Poliziak bere eginkizunak betetzeko bitarteko egokienak izateko beharra" ikustea.

Segurtasunaz

Ertzaintzaren baliabideen hobekuntza justifikatzeko, joera erreakzionarioak etengabe zabaltzen duen mamu bati heldu diote Legebiltzarrean: segurtasunaren auziari. PSE-EEko Miren Gallastegik, Polizia bera indartzeko argudio modura, esan du "lehentasunezkoak" direla "euskal herritarren segurtasuna eta ongizatea".

Ekimena babestu arren, Voxek kritikatu du aurretik eskatu zuela, besteak beste, Ertzaintzari taser pistolak emateko. Ez zen onartu proposamena.

EZ DAGO IRUZKINIK