AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Irekia
2025/09/15 13:30

EAEko Poliziaren akademian, Arkauten, polemikek ez dute etenik. Bertako zuzendaritzak berriki dimisioa eman ondoren, Eusko Jaurlaritzaren azalpen argirik gabe gainera, Ertzaintzako hautaketa-prozesuan "irregulartasunak" izaten direla salatu dute ertzain izateko aurkeztu ziren bi polizia-gaik. El Correo-k bildu ditu haien lekukotzak.

Polizia-akademiara batu zen pertsona batek epaitegietara jo du, esanez "faltsutu" egin zutela hautaketa-prozesua eta justifikaziorik gabe baztertu zutela 30. promoziorako. "Ikasgai guztiak gainditu nituen, baina bota egin ninduten, nire klasean ados jarri zirelako Arkauteko 'Anaia Handia' den soziograman nire aurka bozkatzeko", esan dio El Correo-ri, atzo argitaratu zutenez. 31. promozioan sartzea lortu ez zuen bigarren polizia-gai batek ere aurkeztu du demanda bat EAEko Auzitegi Nagusian, Arkauteko "anomalia" batzuk salatuz.

Vocento taldeko egunkari horren esanetan, bi testigantzek (eta Arkauten izan diren beste hainbat poliziak, polizia-gaik eta irakaslek) nabarmentzen dute "arbitrariotasuna" nagusitzen dela etorkizuneko polizia-agenteen hautaketa-prozesuan. "Irregulartasun nagusiak", antza, elkarrizketa pertsonaletan eta ikasleek euren ikaskideei emandako notetan izaten dira. Praktikan, fase horretan erabakitzen omen da nork lortuko duen plaza bat eta non.

EZ DAGO IRUZKINIK