AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/24 11:43

Hasi dira San Juan jaiak Hernanin (Gipuzkoa), eta txosnaguneko bigarren gauean, Ertzaintza bortizki oldartu da txosna inguruan. Handik kanpo izandako liskar batzuk medio, eta horiek aitzakiatzat hartuta, erdigunea hartu zuen bart Poliziak: Hernaniko Udaltzaingoak bertaratzeko eskatu zion Ertzaintzari, eta txosnagune ingurua erabat hartu eta kalean zegoen jendearen aurka jo zuten ertzainek.

Lekukoek azaldu dutenez, aurrez izandako liskarrekin zerikusirik ez zuen jendearen kontra oldartu zen Ertzaintza: borra-kolpeka jipoitu zituen hainbat eta hainbat pertsona, eta pilotakadaka ere aritu zen. Kargen ondorioz, zenbait lagun zauritu zituzten ertzainek, eta ospitalera joan behar izan ziren.

Interbentzio polizial bortitza zela-eta, txosnagunea itxi behar izan zen.

EZ DAGO IRUZKINIK