AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/17 11:36

GasteizBerri.com atariak jakinarazi duenez, Ertzaintzak hiru lagun salatuko ditu, urriaren 15ean Gasteizen (Araba) Palestinaren alde izan ziren protesten harira. Bi pertsona identifikatu ditu asteazken arratsaldean Andre Mari Zuriaren Plazan egindako mobilizazioaren "antolatzaile" modura, eta haien aurkako salaketak aurkeztuko omen ditu. Bestalde, hirugarren kide bat hartu dute arratsalde berean katedral berri inguruan izan zen protestaren "antolatzaile" gisa, eta bera ere salatuko du Ertzaintzak.

Hiru pertsona horiek jopuntuan jartzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egotzi die, ustez, aipatutako mobilizazioak aurrez ez jakinarazi izana agintaritza eskudunei. Hori aitzakiatzat hartuta, "urraketa administratibo" bat egitea leporatzen die.

Milaka pertsona mobilizatu ziren urriaren 15ean Euskal Herri osoan, Palestinaren alde eta Israelgo Estatu genozidaren aurka. Zenbait iturriren arabera, 110.000 bat lagun atera ziren kalera egun horretako mobilizazio ugarietan, eta horietako batzuk izan ziren arratsaldean Arabako hiriburuan izandakoak.

EZ DAGO IRUZKINIK