AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/04/17 15:52

Joan den larunbatean neurtu zituzten indarrak Athleticeko eta Realeko gizonezkoen futbol taldeek, San Mamesen (Bilbo, Bizkaia). Herri Norte Taldeak eta Bultzada Txuri Urdinak jakinarazi dutenez, eguna "anaitasunerako, jai girorako eta aldarrikapenerako aprobetxatzeko" asmoz, partidaren aurretik hainbat eta hainbat zaletu elkartu ziren San Mames ondoko taberna batean.

Dena den, Ertzaintza bertaratu zen hara, eta jazarri egin zituen. Tabernan zeuden pertsona guztiak identifikatu eta miatu zituzten ertzainek, eta ordubete inguru iraun zuen operazioak.

"Euskal zaletu eta antifaxista diren taldeek jasaten dituzten erasoekin" lotu dute gertaturikoa Herri Nortek eta Bultzadak. "Ez dugu kasualitatearen isla bezala ikusten, zuzeneko erasotzat jotzen dugu, eta argi esan nahi dugu zuen errepresioaren aurrean ez garela kikilduko", gaineratu dute.

Beste eraso bat aurreko hilabetean

Bilbon bertan, antzeko beste eraso bat jasan zuten Athleticeko hainbat zaletuk Bartzelonaren kontrako norgehiagoka hasi baino lehen. Ertzaintzak, kalean jarraitu ostean, atxikirik izan zituen zaletuak, eta identifikatu eta miatu egin zituen.

EZ DAGO IRUZKINIK