AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/03 12:22

Ertzaintzak Euskal Autonomia Erkidegoko 10.386 pertsonaren profil genetikoa dauka bilduta eta artxibatuta. Espainiako Estatu mailako datu-base zabalago baten parte da informazio hori, eta Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak, Mossos d'Esquadrak eta Foruzaingoak gordetako datuek osatzen dute base hori.

Era berean, Europako Zientzia Forentseko Institutuen Sarean (ENFSI, ingelesezko sigletan) partekatzen dute informazio dena. Europako Schengen guneko 64 laborategi koordinatzen ditu sare horrek, eta 444.302 profil genetiko batu zituen iaz. Pixkana handitzen ari dira datu-basea, eta profil guztiak batu nahi dituzte. Europan, guztira, 15 milioi profil daudela diote.

Antza denez, delitu jakin batzuei lotutako pertsona "susmagarri" baten DNA eskuratu orduko, datu-base horretan aldera dezakete. Jadanik kondenatuak izan diren pertsonen informazioa ez ezik, delitu baten bat dela-eta "susmagarritzat" jotako herritarren profil genetikoa ere jasotzen du datu-baseak.

EZ DAGO IRUZKINIK