AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ertzaintza protestan zeuden gazteen aurka egiten.
2021/01/17 21:49

Abuztuaren 31 kalean eta San Telmo Museoaren plazan izan dira istiluak batez ere. Gaueko 21:00ak igarota, Ertzaintzaren furgoneta bat eta zazpi auto zeuden Bulebarrean. Ertzaintzak protestan zeuden gazteen aurka egin du une batean, eta haiek kolpeka urruntzen saiatu da; gazte bat atxilotu dute.

Atzo eta abenduaren 12an ere Alde Zaharrean zeuden hainbat gazteren aurka egin zuen Poliziak.

Erasoen aurrean, mobilizazioa

Asteburu honetan jazotako erasoak salatzeko manifestazioa deitu dute Bulebarrean datorren larunbaterako, hilak 23, 12:00etan.

Gertakarien analisia

Atzoko eta gaurko Ertzaintzaren parteko erasoen ostean, Donostiako GKSk azken hilabeteetan Alde Zaharrean jazo diren gertakarien inguruko analisia plazaratu du sare sozialetan. Adierazi dutenaren arabera, gertakari hauek ezin dira "poliziaren funtzioa ulertu gabe" aztertu, eta larrialdi egoera "langileriaren sumisioa bermatzeko" erabiltzen ari direla azpimarratu dute. Bestalde, "krisi kapitalista berri baten atarian" burgesia bere dominazioa handitzeko eta bermatzeko mekanismoak martxan hartzen ari dela adierazi dute, Donostiako Alde Zaharreko gertakari hauek bakarrak ez direla azpimarratuz. 

Donostiako GKSk bat egin du datorren larunbatean egingo den manifestazioarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin du, "gazte kriminalizazioa eta polizia indarren errepresioa" salatzeko eta atxilotuei elkartasuna adierazteko.

EZ DAGO IRUZKINIK