AKTUALITATEA / Errepresioa
Ertzain batek positibo eman du, lanean ari zela ibilgailu baten aurka talka egin ostean
Haur bat eta zauritutako pertsona bat zihoazen poliziak jotako autoan. Agenteak positibo eman du bai drogan bai alkoholean.
2025eko urriaren 30
Ertzain batek positibo eman du, lanean ari zela ibilgailu baten aurka talka egin ostean

Auto bat jo zuen Ertzaintzako ibilgailu batek aurreko astearte goizaldean, Bilboko (Bizkaia) Etxebarriko industrialdean. EITBk jaso duenez, Poliziak gelditzeko agindu zion auto bati, baina aurrera egin zuen hark, eta orduan egin zuten talka. Ibilgailua gidatzen ari zen agenteak positibo eman zuen istripuaren ondoren egindako testean, bai alkoholean bai bestelako substantzietan.

Ertzaintzak jo zuen autoan haur bat eta beste bi pertsona zihoazen, eta hanka igeltsatuta zeukan haietako batek. Haurra eta gidaria zauritu ziren talkaren ondorioz.