AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / El Mundo
2024/09/25 09:27

Ez da sekretua Poliziaren eta desokupazio-enpresen artean dagoen elkarlana, bai ofiziala, bai estraofiziala. Horren adibide da aurten lankidetza-akordio bat sinatu izana Espainiako Polizia-Defentsa Pertsonaleko Instruktoreen Elkarteak (PSDI, gazteleraz) eta Desokupak: "defentsa pertsonala" lantzeko ikastaro bat eskainiko die poliziei aipatutako enpresa faxistak.

Euskal Herrian ere bada lotura horren adibiderik. Berriki jakinarazi dute Desokupan irakasle-lanak egiten dituen faxista bat, Otavio da Silva, ertzaina dela. Besteak beste, "grappling poliziala eta militarra" irakasten du da Silvak: borroka-modalitate horrek arerioa kontrolpean hartzea bilatzen du, kolpe zuzenik eman gabe.

Badirudi Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila jakinaren gainean dagoela. Ustez, martxan dauka barne-ikerketa bat, ikusteko ea bateragarria den Otavio da Silva funtzionarioa izatea eta, aldi berean, Desokupan jardutea. Desokupako buru Daniel Esteveren esanetan, ertzain gehiago ere badaude enpresa faxistaren barruan.

Emakume gisa erregistratuta

Hori guztia gutxi balitz, Otavio da Silva ertzaina emakume gisa dago erregistratuta bere nortasun-agirietan: sexu-aldaketa eskatu zuen erregistroan. Desokupak argitaratutako hainbat bideotan auziaz barre egiten du Esteve faxistak, Otavio da Silvari "instructora jefe" ("instruktoreburu", baina femeninoan) deituz.

Bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina, oraindik soldata jasotzen

Otavio da Silva ez da erregistroan sexu-aldaketa eskatu duen ertzain bakarra: uda honetan bertan azaldu zuten berdina egin zuela Ertzaintzako beste agente batek. Sona handia izan du kasu horrek, polizia hori bere bikotekidea hiltzen saiatu baitzen Donostian (Gipuzkoa). Sukaldeko labana bat hartuta saiatu zen emakumea erailtzen, eta mehatxu egin zien alabei ere.

Azken informazioen arabera, erasotzailea ez dute Ertzaintzatik erabat kanporatu. Izan ere, badirudi barne-mailako diziplinazko espediente bat ireki diotela, baina, momentuz, behin-behinean besterik ez dute eten bere polizia-jarduna: soldata berdin-berdin jasotzen du.

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak aitzakiatzat erabili du oraindik zabalik dagoela gertatutakoa ikertzeko prozesu judiziala, eta aldarrikatu du ertzain erasotzaileak "eskubidea" daukala, bitartean, "oinarrizko ordainsariak" kobratzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK