AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/25 11:52

Joan den urtarrilean epaitu zuten Mario Lopez Bilbon (Bizkaia), Bizkaiko Lurralde Auzitegian, adin txikiko neska bati eraso egiteagatik. Gaur eman dute ebazpenaren berri: hamahiru urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote, adingabe bati modu jarraituan sexu-erasoak egitea leporatuta. Epaileak frogatutzat eman du Lopezek hiru urte eta erdiz egin zizkiola erasoak neskari, eta gutxienez 50 aldiz elkartu zela berekin. Hiru urte eta erdiz luzatu ziren erasoak.

Erasotzailea saskibaloiko entrenatzaile zen Gernikan (Bizkaia) garai hartan. Zehazki 1998an hasi ziren neskaren aurkako erasoak, 13 urte zituenean eta, ebazpenean bertan jaso den modura, biktimaren "egoera pertsonalaz eta familiarraz" eta entrenatzailearekiko sentitzen zuen "beldurraz" baliatuta. Prozesu judizialean mahaira atera dutenez, gizonezkoak 31 urte zituenean ekin zieten hitzorduei: horietan "sexu-izaerako jokabide ugari" izan zituen Lopezek neska adingabearekin, "denboran eta intentsitatean areagotu" zirenak; eta epaiak berak onartu du neska "menderakuntza" egoeraren ondorioz elkartzen zela Lopezekin, ez bere borondatez.

Epaiketa hasi zenean, erasotzaileak esan zuen "kontaktu baimenduak" izan zirela. "Harreman platonikotzat" jo zuen gertatutakoa, "inolako eduki sexualik gabea". 2023aren amaieran atera ziren argitara entrenatzaileak egindako erasoak, eta hainbat emakume kirolariri emandako tratu txarren berri ere eman zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK