AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: FoodRetail
2022/04/05 08:44

Erosketa-saskiaren prezioei buruzko azterketa bat egin du OCU kontsumitzaileen erakundeak, eta datu lazgarri bat jarri du mahai gainean: saskia 500 euro baino gehiago garestituko da urtero.

156 oinarrizko produktu baino gehiago aztertu ditu OCUk, eta azken urtean prezioetan igoera izugarria izan dela ikusi du: %84 igo da produktu horien kostua. Oliba eta ekilore olioak, baxera-detergenteak, margarina, pasta, platanoak eta izokina dira gehien garestitu diren produktuak.

Prezioen gorakada horren erdia baino gehiago azken hilabeteetan izan da, eta datozen hilabeteetan ere kostuek gora egin dezaketela ohartarazi du OCUk.

Behin-behineko Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) %9,8ra igo zen martxoan Espainiako Estatuan. Inflazioari lotuta 1985etik erregistratu duten daturik altuena da; otsailean, %7,6koa zen urteko aldaera. Urtetik urterako KPIak hamabost aldiz jarraian izan du tasa positiboa, martxoko datua barne hartuta.

INE Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, batez ere argindarraren, erregaien zein elikagaien prezioen gorakadak eragin du inflazioa hainbeste igotzea.

EZ DAGO IRUZKINIK