"Gure hildakoak, zuen irabaziak. Elkartasuna Valentziarekin" eta "Estatu kapitalista heriotzen erantzule". Horiexek dira azken egunetan hainbat saltokitan eta egoitza politikotan irakurri ahal izan diren mezuak. Izan ere, DANAri lotutako hondamena dela-eta, gertatutakoaren eta sarraskiaren erantzule modura seinalatu dituzte zenbait enpresa eta alderdi politiko Euskal Herritik.
Hain zuzen ere, Mercadona enpresaren hainbat dendatan egin dituzte margoketak (hura izan zen DANAren abisua emanda zegoenean beharginak beren lanpostuetan mantendu zituen korporazioetako bat), baita PP eta PSOE alderdien egoitza batzuetan ere; tartean, Bilbon (Bizkaia) eta Donostian (Gipuzkoa).