AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/17 11:29

Sare sozialen bidez eman du gertatutakoaren berri Eneko Zestau preso politiko ohiak. Aurreko ostegunean, Senpereko (Lapurdi) supermerkatu batean alabarekin erosketak egin ondoren, kalez jantzitako bi polizia-agente hurbildu ziren beregana supermerkatuko parkinean, autora bidean zela. Alaba besoetan zuen.

Bere izenez deitu zioten eta osoki gazteleraz hitz egin zioten, eta Zestauk azaldu duenez, "segidan ulertu" zuen Espainiako Poliziako agenteak zirela. Berekin "mahai baten" inguruan hitz egin nahi zutela esan zioten, "ETAri erreferentzia eginez". Zestauk ezetz esan zien eta bera beldurtzera joan izana egotzi zien poliziei, eta garaian jasan zituen torturen berri eman zien. Haiek, orduan, berekin berriro "kontaktatuko" zutela ihardetsi zioten, bere "iragana ezagutzen" dutela azpimarratuz.

Aurretik ere polizien jazarpena jasan duela salatu du preso ohiak; hainbat urtez jasan ditu jarraipenak.

2000. urteko abuztuan atxilotu zuten Zestau, Iruñeko (Nafarroa) banketxe batetik gertu lehergailu bat jartzea leporatuta. Hiru egunez izan zuen inkomunitatuta Espainiako Poliziak, eta tarte horretan egin zizkioten torturak salatu zituen gero. Lau urtez egon zen preso ekintza hori zela-eta.

EZ DAGO IRUZKINIK