Aurreko ostegunean, hilak 23, emakume bati eraso egin zion bikotekideak Portugaleteko (Bizkaia) etxebizitza batean. Dutxan zegoela, gogor kolpatu zuen gizonezkoak. Oihuka eskatu zuen laguntza emakumeak, eta garrasiak entzun zituenean, Poliziari hots egin zion bizilagun batek.
Atxilotua izan zen erasotzailea, 20:00ak aldera.
Aste honetan, Agurainen (Araba) ere genero indarkeria kasu baten berri eman dute.