AKTUALITATEA / Itaia
Emakume bati eraso diote bart Zumarragako txosnagunean, eta protestara deitu du Itaiak
Bart izan zen eraso matxista. Itaiako kideek biharko antolatu dute elkarretaratze bat, 'Indarkeria matxista orori aurre egin' lelopean.
2022eko uztailaren 4
Emakume bati eraso diote bart Zumarragako txosnagunean, eta protestara deitu du Itaiak

Hasi dira jaiak Zumarragan (Gipuzkoa) ere, eta bart emakume bati eraso dio gizon batek txosnagunean. "Festa giroan modu horretako erasoak izateko baldintzak areagotzen direla jakitun, jaietarako osatutako protokoloa abiarazi genuen eta, ondorioz, txosnagunea itxi behar izan genuen", azaldu dute Itaiako kideek.

Bihar, uztailaren 5ean, kontzentrazio bat egingo dute Zumarragako txosnagunean bertan. 19:00etan izango da protesta, Indarkeria matxista orori aurre egin aldarritzat hartuta.