AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati eraso dio bikotekideak Sondikan
Bahitu, kolpatu eta bortxatu egin du 36 urteko erasotzaileak. Behin-behinean espetxeratu dute.
2024eko apirilaren 18
Emakume bati eraso dio bikotekideak Sondikan

Sondikan (Bizkaia), emakume bati eraso dio bere bikotekideak. Hainbat orduz izan du bahituta, eta, denbora horretan, tratu txarrak emateaz eta kolpatzeaz gain, bortxatu egin du.

Gertatutakoa salatu du emakumeak, eta astelehenean atxilotu zuten 36 urteko erasotzailea. Behin-behinean kartzelaratzeko agindua eman zuen epaileak, bikotekidea bahitzea eta "ohiko tratu txarrak" ematea leporatuta.