AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/10/26 09:20

Asteburuan 33 urteko gizon bat atxilotu zuten Iruñeko (Nafarroa) autobus geltokian, neska lagunari tratu txarrak ematea leporatuta. Izan ere, emakumeak enegarrenez erabaki zuen hiriburutik alde egitea, autobus bat hartuta. Bikotekidea, baina, autobus geltokira bertaratu zen; emakumeari bidea itxi eta autobusa hartzea eragotzi zion. Emakumearen gauzak hartu zituen gainera, besteak beste, bere dokumentazioa, eta uko egin zion horiek itzultzeari.

Lekuko batek hots egin zien polizia-agenteei, geltokian emakume bat negarrez zegoela eta gizon bat bera bultzatzen ari zela esanez. Neska laguna zutabe baten kontra bultzatzen eta zokoratzen ari zen, hain zuzen.

Poliziak haiengana joan zirenean azaldu zuen emakumeak ez zela halako zerbait gertatzen zen lehen aldia, eta salaketak aurkeztu izan dituela aurretik. Erasotzailea atxilo eraman zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK