AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/29 08:00

Talde-bortxaketa bat jasan du emakume gazte batek Iruñean (Nafarroa). Aurreko ostiral gauean, Karpa Unibertsitarioko jaialdian, lau gizonezkok bortxatu zuten. Amaya Kirol Hirian jartzen dute ikasleei bideratutako festa-karpa hori, eta inguruan izan zen sexu-erasoa, gaueko 22:00ak aldera.

Atzo atxilotu zituzten lau bortxatzaileak, eta arratsaldeko informazioen arabera, Iruñeko Udaltzaingoaren esku daude momentuz. Badirudi epaileak gaur erabakiko duela zer egin haiekin.

"Urgentziazkoa da indarkeria matxistaren aurka indarrak batzea eta erantzun kolektiboak antolatzen jarraitzea", azaldu du Iruñerriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Mobilizazio bat antolatu dute gaur arratsalderako: 16:45ean izango da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Liburutegi Plazan.

EZ DAGO IRUZKINIK