AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu du haren bikotekide ohiak Bilbon
Aurreko astelehenean izan zen erasoa, Bilboko San Inazio auzoan. 21 urte ditu erasotzaileak.
2021eko martxoaren 15
Emakume bat bortxatu du haren bikotekide ohiak Bilbon

Aurreko astelehenean, martxoak 8, emakume bat bortxatu zuen haren bikotekideak: hain zuzen, Bilboko (Bizkaia) San Inazio auzoan izan zen erasoa, 15:00 aldera. 15 urte ditu emakumeak, eta 21 urte gizonezkoak.

Bortxatzailea atxilo eraman zuten gero, neskak berak Ertzaintzara deitu ostean.