Gaur jakinarazi dutenez, salaketa bat aurkeztu dute Iruñean (Nafarroa): dirudienez, larunbatetik iganderako gauean emakume bat bortxatu zuen gizon batek Mendillorri inguruan. Gertatutakoa ikertzen ari da Foruzaingoa, eta oraingoz ez dute zehaztapen gehiagorik eman.
Gau berdinean, San Fermin jaietan, gutxienez lau emakume ziztatu zituzten Iruñean.