AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / El Correo
2024/10/14 09:35

Ostiraletik larunbaterako gauean, emakume gazte bat bortxatu zuten Erandion (Bizkaia). Langile batek larunbat goizean topatu zuen neska Astrabuduako gimnasio baten aurrean, arropa erantzita. Sonora diskotekatik gertu aurkitu zuen.

Emakumeak azaldu duenez, lagun batzuekin joan zen Sonorara, eta mutil batzuekin egon ziren bertan. Goizaldeko 03:00etatik aurrera gertatu zenaz, baina, ez du ezertxo ere oroitzen. Ez du gogoratzen ea nola heldu zen gimnasioraino.

Beste eraso bat Erandion

Gau berean diskoteka berean izan zen gizonezko batek, bere bikotekideari eraso zion gero Astrabuduako metro-geltokian. 21 urteko gizonak trenbidera bota zuen bikotekidea, metro-ibilgailu bat igarotzera zihoanean. Erasotutako mutila zauriturik eraman zuten ospitalera, kolpe handi bat baitzuen buruan.

EZ DAGO IRUZKINIK