Gaur, maiatzak 13, hirugarren eguna egingo du gose eta egarri greban Patxi Ruiz preso politikoak. Duela bi egun ekin zion borrokaldiari, Murtzia II-ko zuzendaritzaren, modulu buruaren eta kartzelazainen mehatxuei erantzunez. Txantrearrarekin elkartasunean, borrokara batu dira lau preso politiko eta Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko lau kide.
Batetik, Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano preso politiko bizkaitarrek uko egingo diote janariaren bandejari. Puerto III espetxean dituzte preso, Cadizen. Bestetik, Ibai Aginaga preso politikoak "txapeoari" ekin dio: ez da zeldatik irtengo Ruizek hasitako borrokaldia aurrera doan bitartean. Sevilla II kartzelan dute giltzapean, bakartze galeria batean.
AAEAMeko lau kide gose greban
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ohar bidez jakinarazi zuen atzo, hilak 12, gose greba hasi zutela lau kidek, 18:00etan. Horietatik hiruk etenik gabeko gose greba egingo dute, eta laugarren batek aldizkakoa; egun batean bai, bestean ez. "Bizkaiko lokal batean", "elkarrekin" ari dira baraualdia aurrera eramaten, eta Ruizen borrokak iraun artean "eusteko borondateaā€¯ agertu dute.