AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/03/14 20:48

Elikagaien inflazioak errekorrak eta poltsikoak hausten jarraitzen du Espainiako Estatuan. %16,6ra iritsi zen otsailean, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) berriki argitaratutako datu eguneratuen arabera. Urtarrileko %15,4ko zifra baino altuagoa da hori, bai eta abenduan erregistratutako %15,7ko zifra baino gehiago ere. Are: inoizko markarik handiena da, 1994. urtean zenbatzen hasi zen indizeari dagokionez.

Alferrikakoa izan da, beraz, "inoizko gobernurik aurrerakoienak" jatekoari ezarritako zergak murriztu izana: elikagaiek garestitzen jarraitzen dute, neurria indarrean sartu eta bi hilabetera. Bistan denez, ez du elikagaien garestitzea geldiarazteko balio, eta Espainiako Gobernuaren kaltetarako izan da, zerga-bilketa gutxitu baitu. Bien bitartean, inflazioaren datu orokorrek hamarren batzuk baino ez dute egin behera; kontsolatu nahi duenarentzako. Izatez, inflazioak dagoeneko 23 hilabete daramatza Europako Banku Zentralak (EBZ) ezarritako %2ko helburuaren gainetik.

"Astakeria bat"

Mercadonako presidenteak aitortu duenez, "astakeria bat" garestitu dituzte euren produktuak. Gauzak horrela, enpresak 718 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2022an, aurreko urtean baino %5,5 gehiago. Supermerkatu-kate handiak salmenta garbien zifra historikoa lortu zuen, 28.466,1 milioi euroraino iritsita. %11 gehiago, elikagaien garestitzearen urtean zehar. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta guzti, enpresak  31.041 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen.

EZ DAGO IRUZKINIK