AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Joan den maiatzaren 1ean, EHKSk Bilbon egindako manifestazioa.
2024/05/24 00:31

Datorren ekainaren hasieran izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak, eta, horri lotuta, agerraldi bat egin du berriki Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS). Ohartarazi du, hala, "gerran eta austeritatean oinarritutako programa bat" daramala aurrera Europar Batasunak, eta "bankari eta enpresari handien interesei erantzuten" diela horrek. "Lehen pausoa Europar Batasunari berari ezezkoa ematea" dela iritzita, datozen hauteskundeetan abstenitzera deitu du EHKSk.

Nabarmendu du, dena den, abstentzioa ez dela "benetako alternatiba bat borrokaren eta mobilizazioaren eskutik ez badator". Horregatik, abstentzioaren eskutik, mobilizatzeko dei argi bat egin du berriz Mugimendu Sozialistaren antolakunde nagusiak. Zentzu horretan, hitzordu bat jarri du datorren ekainaren 7rako: manifestazio bat antolatu du Donostian (Gipuzkoa), Europar Batasunaren eta NATOren kontra.

Mobilizazio hori bat etorriko da, hain zuzen ere, Europako Parlamenturako hautagai diren alderdien kanpaina-bukaerako ekitaldiekin. EHKSk laster emango du bere deialdiaren xehetasunen berri.

EZ DAGO IRUZKINIK