AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/31 20:56

Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak deituta, elkarretaratze bat egin dute gaur Mutrikun (Bizkaia), astelehenean Eibarren (Gipuzkoa) izan zen lan-heriotza salatzeko. Izan ere, joan den astelehenean lan-istripua izan zuen behargin mutrikuar batek Eibarko industrialde batean, teilatu batetik amilduta. Donostiako (Gipuzkoa) ospitalera eraman zuten larriki zauriturik, baina han hil zen handik gutxira.

Kapitalismoa hiltzailea lelotzat hartuta atera dira protestara arratsaldean Mutrikun, eta Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "kapital metaketaren dinamikak berak eragiten ditu" lan-heriotzak: "Honelako biolentzia eta heriotzak ezinbestean onartu beharreko albo-kalte moduan onartzen dira".

"Ezkerreko sindikatu eta alderdien mugak argiak dira, eta horien aurrean alternatiba politiko bat eraikitzea ezinbesteko bihurtu zaigu langileoi. Antolakuntza komunista indartu dezagun", aldarrikatu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK