Joan den astean, EHUko Medikuntza graduko zenbait ikaslek ohar bat plazaratu zuten Argia astekariaren atarian, praktiketan jasaten dituzten baldintza kaxkarrak salatzeko. Donostiako Medikuntza Asanbladaren arabera, "Noticias de Gipuzkoa-n argitaratutako artikulu bat" izan zen ikasturte berriko praktiken nondik norakoak argiki azaldu zizkien lehen informazio iturria; "informazio fluxu eza uda guztian mantendu ostean".
Segurtasuna euren gain
Hori ez ezik, segurtasun pertsonalerako neurriak ere "euren gain" hartu behar izan dituztela azaldu dute: "Praktiketarako arropa eta musukoak gure poltsikotik ordaindu ditugu".
Praktika hutsalak
Gainera, praktikaldia bera askotan "hutsala" dela diote, "EHUren antolamendu faltaren ondorioz". Izan ere, "titulu homologatua lortzeko gutxieneko ordu kopurua betetzea" omen da unibertsitateak bermatzen duen gauza bakarra.