Aurreko ostiralean batu ziren Baionako (Lapurdi) Enedis enpresaren aurrean Ecoespacioko langileak, enpresaburuek lan-kontratuetako akordioak urratzen dituztela salatzeko.
2021eko urritik greba eta protesta mugimenduak hasi dituzte Ecoespacio oihan-kudeaketa enpresako langileek Espainiako Estatuan. Baionan Enedis elektrizitate banatzaileak erabiltzen ditu Ecoespacioren zerbitzuak, eta Hego Euskal Herriko behargin asko daude han lanean. Hego Euskal Herrian, lan-istripu eta heriotz zenbait gertatu izan dira Ecoespaciok babes-neurriak ez hartzeagatik.
Ecoespacioko langileek adierazi dutenez, lan-baldintzak hobetzeko enpresako zuzendaritzarekin egindako akordioak ez dira errespetatuak izan, eta sindikatuta dauden beharginak mehatxatu dituzte lanetik kanporatuak izatearekin.