ACTUALIDAD / Sindicalismo
Ecoespacio enpresako langileek lan-akordioen urraketak salatu dituzte Baionan
Pasa den ostiralean batu ziren Ecoespacioko beharginak elektrizitatea kudeatzen duen Enedis enpresaren parean, Baionan. Izan ere, Ecoespacioren zerbitzuak erabiltzen ditu Enedisek oihanetako eta horietako azpiegituren zaintzan. Lan-akordioak urratzen dituztela salatu dute beharginek.
2022eko otsailaren 15
Ecoespacio enpresako langileek lan-akordioen urraketak salatu dituzte Baionan

Aurreko ostiralean batu ziren Baionako (Lapurdi) Enedis enpresaren aurrean Ecoespacioko langileak, enpresaburuek lan-kontratuetako akordioak urratzen dituztela salatzeko.

2021eko urritik greba eta protesta mugimenduak hasi dituzte Ecoespacio oihan-kudeaketa enpresako langileek Espainiako Estatuan. Baionan Enedis elektrizitate banatzaileak erabiltzen ditu Ecoespacioren zerbitzuak, eta Hego Euskal Herriko behargin asko daude han lanean. Hego Euskal Herrian, lan-istripu eta heriotz zenbait gertatu izan dira Ecoespaciok babes-neurriak ez hartzeagatik.

Ecoespacioko langileek adierazi dutenez, lan-baldintzak hobetzeko enpresako zuzendaritzarekin egindako akordioak ez dira errespetatuak izan, eta sindikatuta dauden beharginak mehatxatu dituzte lanetik kanporatuak izatearekin.