AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/17 14:09

Parlamentu-sisteman parte hartzen duten alderdiek erakunde publikoetatik lortzen dute finantzazio gehiena. Jasotako diru kopurua ordezkaritzaren araberakoa da, eta Araban, Bizkaian zein Gipuzkoan bederen, bi dira nagusitzen diren alderdiak: EAJ eta EH Bildu.

EAJren kasuan, 55,7 milioi euro jaso ditu zuzeneko diru-laguntza publikoen bidez. Horrez gain, jatorri "pribatukoak" omen diren beste 15,7 milioi euro ere eskuratu ditu, baina bere urteko kontuetan argi ikusten da ia diru hori guztia kargu publikoen soldatetatik datozen dohaintzei zor diela; hots, diru publikoari.

EAJren 2015. eta 2022. urteen arteko balantzeen emaitzak hartuta, 11,8 milioi euro garbi baino gehiago metatu dituzte jeltzaleek; diru publikoari esker, gehienbat. Izan ere, diru-laguntza publikoen bilakaerari dagokionez, EAJk zuzeneko diru-laguntzen bidez jasotako kopurua %44,7 hazi da 2015 eta 2022 artean, eta zeharkakoena, berriz, %73,07.

EAJk zuzeneko diru-laguntzen bidez jasotako kopurua %44,7 hazi da 2015 eta 2022 artean, eta zeharkakoena, berriz, %73,07

Bestetik, EH Bilduk 43,4 milioi euro jaso ditu zuzeneko diru-laguntza publikotan. Zeharkako beste 15,2 milioi euro ere gehitu behar dizkiogu kopuru horri, izan ere, EAJk bezalaxe, diru horren gehiengoak alderdiko hautetsiek eginiko ekarpenetan baitu jatorria.

2015-2022 aldiko balantzeen arabera, 34 milioi euro garbi metatu ditu EH Bilduk dirutza guztiokin; EAJk baino ia hiru aldiz gehiago. Diru-laguntza publikoen bilakaerari dagokionez, zortzi urte horietan bakarrik, EH Bilduk %554,63 gehiago jaso du zuzeneko diru-laguntzetan eta beste %308,5 gehiago zeharkakoetan.

EH Bilduk %554,63 gehiago jaso du zuzeneko diru-laguntzetan eta beste %308,5 gehiago zeharkakoetan
EZ DAGO IRUZKINIK