AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Urola Kostako GKSk egindako murala.
2025/01/03 01:22

EAEko gazteen eskuragarritasun ekonomikoa aztertuta, 2024an, 15 eta 29 urte arteko biztanleriaren herenak baino apur bat gehiagok (%36,9) eskuratu zituzten hilean 600 euro baino gehiago. Proportzio hori bereziki baxua izan zen 15 eta 19 urte arteko gazteen artean, %9,2k soilik jasotzen baitzuten diru kantitate hori. 25 eta 29 urte arteko pertsonen egoera apur bat hobea bazen ere, Gazteen Euskal Behatokiaren datuek erakusten dute nola oraindik ia laurden bat ziren 600 eurora iristeko aukerarik ez zutenak, eta soilik %19,3k gainditzen zituzten hilean 1.500 euroko diru-sarrerak.

Konparaketa eginez, 2008an, hilean 600 euro baino gehiago eskuratzen zituzten gazteen ehunekoa antzekoa zen (%35,2), nahiz eta diru kopuru horrek zekarren erosahalmena askoz ere handiagoa zen orduan. Zentzu horretan, Espainiako Estatuan, ezarritako gutxieneko soldata hilean 600 eurokoa zen 2008an, eta 1.134 eurokoa izan zen 2024an. Horrenbestez, txostenak berak dio "gazteriaren eskuragarritasun ekonomikoan atzerakada handia gertatu dela".

Ezarritako gutxieneko soldata hilean 600 eurokoa zen 2008an, eta 1.134 eurokoa izan zen 2024an

Aldi baterako lanaldien hedapena identifikatzen da joera horien eragileetako bat bezala, eta faktore hori "kezkagarritzat" hartzen dute ikerlariek aipatutako azterketetan. EAEko gazteen %32,3k ez daukate lanaldi osoan aritzeko aukerarik, Europar Batasuneko batez bestekoa (%25,3) edota Espainiako Estatukoa (%26,6) alde handiarekin gaindituz. Tasa horrek Finlandia (%31,5) eta Austria (%31,4) bezalako herrialdeen mailan kokatzen du EAE, soilik lau herrialdetan gainditzen baita lanaldi partziala duten gazteen kopurua.

EAEko gazteen %32,3k ez daukate lanaldi osoan aritzeko aukerarik, Europar Batasuneko batez bestekoa (%25,3) edota Espainiako Estatukoa (%26,6) alde handiarekin gaindituz
EZ DAGO IRUZKINIK