AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/12/01 12:33

Arriskuan dago Donostiako (Gipuzkoa) Zentro Sozialista, hura husteko prozedura jarri baitzuen martxan Sukia enpresak. Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak eta Donostiako Kontseilu Sozialistak azaroaren amaieran azaldu zuten egoera, eta desalojoaren kontrako hainbat protesta-ekintza izan dira ordutik: Sukiaren zenbait egoitza eta propaganda-taula markatu dituzte Euskal Herrian barrena, eta joan den asteartean elkarretaratze bat izan zen enpresaren egoitza nagusian.

Donostiako epaitegian gaurko zegoen ezarrita Zentro Sozialistaren kontrako bista, espazioa husteko prozedura judizialari lotuta. Defentsa Komunitateak jakinarazi du, baina, bista hori bertan behera uztea lortu dutela. Laster izango dira horri buruzko berri gehiago.

Dena den, epaitegi aurrean protesta bat izan da gaur goizean. 100 lagun inguru bildu dira, Donostiako Zentro Sozialistaren kontrako huste prozeduraren kontra, eta Zentro Sozialisten defentsan.

EZ DAGO IRUZKINIK