AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bideoko irudi bat; hiru udaltzain gaztearen gainean. Argazkia: Pedal Kolpeak
2021/04/09 09:53

Donostiako (Gipuzkoa) trafikoko polizia-agenteek adingabe bat geratu zuten kalean atzo arratsaldean, txirrindan entzungailuak eramateagatik. NAN txartela eskatu zioten gazteari, eta ez zeramanez gainean, MUGI txartela erakutsi zien. Trafikoko agenteek udaltzainei hots egin zieten, eta haiek bertaratu zirenean adingabea kolpatu eta azpiratu zuten, lekukoen arabera. 

Hain zuzen, lekuko batek sare sozialen bidez zabaldu dituen bideoetan garbi ikusten dira lau udaltzain gaztearen inguruan, eta horietako hiru bere gainean. Bideoan gaztea entzun daiteke "ezin dut arnastu, ostia!" esaten. Hura azpiratu ostean, polizia-etxeko ziegara eraman zuten.

Lekukoak horrela esan zuen: "Puzzle baten moduan utzi diote aurpegia. Ubelduraz josi dute, eta ezpaina puskatu diote".

EZ DAGO IRUZKINIK