AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / USECIM
2025/11/11 12:10

Donostiako (Gipuzkoa) eta Gasteizko (Araba) udaltzaingoek Espainiako Justizia Ministerioaren artxiboetara jotzeko aukera izango dute, norbait identifikatzean edo atxilotzean. Haien aurrekarien historia zuzenean ikusi ahal izango dute udaltzainek, SIRAJ administrazio-erregistroen sistemaren bidez. Espainiako Estatu osoko erregistro judizialak biltzen ditu sistema horrek.

Gaur egun, EAEko udaltzaingoek Ertzaintzaren bidez daukate sarbidea artxibo horietara, baina "segurtasuna indartzea" aitzakiatzat hartuta emango diete baimena hainbat udaltzaini. EITBk jaso duenez, 250.000 biztanle baino gehiago dituzten herriek egin dezakete eskaera, baita 175.000 biztanle baino gehiagoko probintzietako edo lurraldeetako hiriburuek ere. Badirudi, orain arte, Bartzelonak baino ez zuela eskatu SIRAJ sistema erabili ahal izatea sarbide osoarekin.

EZ DAGO IRUZKINIK