AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Mobilizazioa Donostian, urriaren bukaeran.
2025/01/09 12:21

Datozen egunetan, faxismoaren kontrako egitarau bana izango da Donostian (Gipuzkoa) eta Baionan (Lapurdi). Donostia Antifaxista plataformak igande honetarako, urtarrilaren 12rako, antolatu du Egun Antifaxista: Egia auzoan izango da, eguerditik hasita. 12:00etan, faxismoaren gorakadari eta horri aurre egiteko erronkari buruzko mahai-inguru bat egingo dute Plaza Haundin, eta horren ondoren, 14:00etatik aurrera, bertan bazkaltzeko aukera egongo da. Amaitzean musika-emanaldi bat eskainiko du Amazighek.

Baionako bigarren Egun Antifaxista, berriz, hurrengo larunbatean izango da, urtarrilaren 18an. Arratsaldeko 15:00etan hasiko da egitaraua, Le Bistroten, faxismoaren gorakadaren inguruko hitzaldi batekin. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) egingo du hitzaldia. Horren ondotik izango da mahai-inguru bat, adierazpen faxistei aurre egiteko borrokari buruz: parte hartuko dute Donostia Antifaxistak, Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak eta Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). 21:00etatik aurrera, gaualdia egingo dute Epaiskan, Werewolf Color Orchestrak zein DBO Djak girotuta.

EZ DAGO IRUZKINIK