AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostiako metroaren lanak. Argazkia: ELA
2021/05/26 11:46

Donostiako (Gipuzkoa) metroaren lanetan, Morlanseko tuneletik ateratako hondakinak eramaten egin du lan Berria-k elkarrizketatu duen kamioilariak. Langilea azpikontratatuko enpresa batentzat ari da soldatapean, eta salatu du, besteak beste, legez onartutakoaren karga bikoitza eramatera behartzen zutela bidaia bakoitzean, beharginaren segurtasuna bera nahiz errepideko gainerako gidariena arriskuan jarriz.

Ertzaintzak bost aldiz gelditu zuen kamioia baskulara eraman eta karga kontrolatzeko, eta kasu guztietan gehiegizko pisua zeraman. Enpresak beste hogei salaketa ere jaso ditu horregatik, baina ez dute jarrera aldatzen; poliziek ere beharginari leporatu diote erantzukizuna. "Ertzain berak laugarren aldiz gelditu ninduenean esan zidan: 'Hara! Zu berriro ere? Kasurik egiten ez duzuenez, hurrengoan ausarkeriaz gidatzea leporatuko dizut'".

Irregulartasun gehiago ere salatu ditu langileak; besteak beste, IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egin ondoren, kamioia tailerrera eraman ordez, zuzenean lanean jarraitzera behartzen zutela.

NAGUSIAREN MEHATXUAK ETA SIKARIOAK

2019ko udan egoera auzitegian salatu ondoren, mehatxuka hasi zitzaion enpresako nagusia: "Esan zidan salaketa kentzen ez banuen istripu bat izango nuela eta oso gaizki pasatuko nuela". Mehatxu horiek Ertzaintzan salatzea erabaki zuen beharginak, sindikatu baten bidez. "Handik hamar egunera, beste dei bat jaso nuen, sikario batena-edo. Esan zidan hilabete amaierara arte nuela salaketa kendu eta enpresatik alde egiteko, eta bestela ondorioak jasango nituela".

Salatutako mehatxuen eta jasandako kalte psikologikoaren harira, langileak bihar izango du epaiketa Donostiako Zigor Auzitegian.

EZ DAGO IRUZKINIK