AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/30 09:48

Garraiolarien grebaren ostean, Espainiako Gobernuak joan den apirilean jarri zuen martxan erregaien prezioak zertxobait leuntzeko dirulaguntza; zehazki, 20 zentimoko beherapena litro bakoitzeko. Dena den, dagoeneko iragarrita zegoen laguntza hori kenduko zuela 2022. urtea bukatzean, eta hurbiltzen ari da une hori. Desagertzear da, beraz, 20 zentimoko deskontua, zenbait sektore zehatzen kasuan izan ezik: beherapena izaten jarraituko dute, berez, nekazariek, arrantzaleek eta garraiolariek.

Badirudi hainbat enpresak are negozio gehiago egiteko aukera ikusi dutela orain. Repsolek, Galpek, Shell-Disak nahiz Cepsak iragarri dutenez, gobernuak finantzatutako deskontua bertan behera geratuko den arren, zenbait beherapen eskainiko dituzte haiek. Hori guztia, noski, lehia komertzialaren barruan kokatu dute. Izan ere, ohiko berezoei baino ez dizkiete deskontuak eskainiko enpresek, eta deskontu-gerra bati ekin diote.

Repsol izan zen aurrenekoa amu hori jaurtitzen. Litroko 10 zentimoko beherapen bat eskaintzen die bere ordainketa-aplikazioa erabiltzen duten bezeroei, eta martxoaren 31ra arte mantenduko du eskaintza. Deskontu berdina eta denbora-tarte berdinean eskainiko du Disak, mugikorrerako daukan aplikazioa erabiltzen duten bezeroei, behintzat. Cepsak 12 zentimora arte igoko du gaur egun bezero "fidelei" ezartzen dien beherapena, urteko lehenengo hiruhileko osoan zehar. Galpek hilabetero berritu daitezkeen beherapen-kupoiak jarriko ditu martxan.

2021eko abenduaren hasieran, Espainiako Estatuan, 95 oktanoko gasolina litroak 1,48 euroko prezioa zuen batez beste, eta 1,35 eurokoa diesel litroak. Urtebete beranduago, 2022ko abenduaren hasieran, %13,4 garestiagoa zen gasolina litroa: 1,68 eurora iristen zen, batez beste. Diesela, berriz, %30,2 garestitu da, eta litroko 1,76 euroko prezioa izatera heldu da.

EZ DAGO IRUZKINIK