AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/11/20 08:39

Sare sozialetan atzo argitaratutako bideo batean, azken egunetan egin omen dituen hainbat desalojo azaltzen ditu Desokupacyl desokupazio-enpresak. Madrilen eta Salamancan izan dela dio Luis Núñez Mané buruak, eta datozen orduetan Sevillan, Malagan eta Cadizen interbenituko duela ohartarazten du. Gainera mehatxu egiten du bideoan, esanez, biktimek jarritako salaketak salaketa, etxegabetzen jarraituko duela: "Hala ere, joaten segituko dut".

Hurrengo asterako asmoen berri ere ematen du Manék argitalpenean: "Datorren astean, jaun-andreok, Euskal Herri osoa eta Santander ukituko ditut". Ez du zehaztu nora joango den Euskal Herrian.

Aurretik ere esku hartu du Euskal Herrian Desokupacylek. Joan den irailean, esaterako, Ezkerraldeko Kontseilu Sozialistak salatu zuen talde parapolizialak familia bat etxegabetu zuela Lutxanan (Barakaldo, Bizkaia). Eta ekainean, bideo bat plazaratu zuten Núñezek eta enpresako hainbat matoik, Donostiako (Gipuzkoa) Kontxan: "okupatutako" etxeak erostera bultzatzen zuten bertan. Enpresa faxistako buruak ulertzera ematen zuen, hain zuzen ere, "okupatutako" etxe bat erosi eta familia bat etxegabetu zuela berak Donostian, gero, higiezinarekin espekulatzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK