AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/27 10:24

Nafarroako Gobernuak Covid ziurtagiria ezartzeko nolabaiteko abala eskatu zion Nafarroako Auzitegi Nagusiari, izatez, auzitegi horrek neurri hori aplikatzen den edo ez erabakitzeko eskumenik ez izan arren. Gobernuak kontsulta egin ostean, auzitegiak azaldu zuen "proportzionala" dela Covid ziurtagiria indarrean sartzea, baina argitu gabe ea hori kontraesanean sartzen den aitortutako oinarrizko eskubideekin; hala nola, datu pertsonalen trataerari lotutakoekin. Izatez, hortaz, Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du argipenik eman neurriaren berezko legaltasunaren inguruan, eta berme zalantzagarri bat eman dio.

Dena den, gaur sartu dute indarrean neurri berria Nafarroa osoan: urtarrilaren 7ra arte behintzat, derrigorra izango da Covid ziurtagiria hainbat ostalaritza-lokaletan sartzeko nahiz zenbait kultur ekitalditara bertaratzeko.

Covid ziurtagiriari ez! Ez da osasun neurri bat, kontrol soziala da lelopean, Nafarroako hiriburuan protesta egitera deitu dute Iruñerriko Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak. Astelehenean izango da elkarretaratzea, 19:30ean, Sarasate pasealekuan.

Askatasunen urraketa

"Pandemiaren aitzakiapean burgesiak martxan jarritako ofentsibak oinarrizko askatasunen urraketa ekarri du", azaldu du Iruñerriko Kontseilu Sozialistak: "Birusari errealki aurre egitetik urrun, beren legedia bera urratu eta aurrekari arriskutsua den ziurtagiria ezarri dute Nafarroan".

"Pandemia amaitu zela esan zuten, baina argi geratu da beste behin ere gezurra besterik ez dutela esaten. Egoera okerragotu denean, berriro ere neurriak proletalgoaren gain erortzen hasi dira, baina oraingoan pauso bat harago joan dira", seinalatu dute Kontseilu Sozialistako kideek: "Koiunturala izatetik urrun, geratzeko etorri den neurria da [Covid ziurtagiria] eta Kapitalaren modernizazio markoan kokatu behar da". "Ez dezagun oinarrizko askatasunen urraketa bat gehiago ere onartu", gaineratu dute.

Protesta Elizondon ere

Covid ziurtagiriari ez! aldarrikatuko dute gaur Elizondon (Nafarroa) ere, Baztango, Bortziriko eta Malerrekako GKSk deituta. 19:00etan egingo dute kontzentrazioa Elizondoko plazan.

EZ DAGO IRUZKINIK