Covid ziurtagiria derrigorrezkoa da Nafarroan hainbat ostalaritza-lokaletara sartzeko nahiz zenbait kultur ekitalditara bertaratzeko. Nafarroako Gobernuak joan den larunbatean sartu zuen indarrean neurri berria, Nafarroako Auzitegi Nagusiak berme zalantzagarri bat eman ostean.
Larunbaterako, hain zuzen, protestara deitu zuen Baztango, Bortziriko eta Malerrekako Gazte Koordinadora Sozialistak. Covid ziurtagiriari ez! Autoritarismoa gelditu lelopean egin zuten kontzentrazioa Elizondoko (Nafarroa) plazan, iluntzean.
Iruñerriko Kontseilu Sozialistak eta GKSk ere antolatu dute elkarretaratze bat gaurko, Covid ziurtagiriari ez! Ez da osasun neurri bat, kontrol soziala da aldarri hartuta. 19:30ean izango da protesta Sarasate pasealekuan.