AKTUALITATEA / Errepresioa

Ertzaintza, Babacarren heriotza salatzen duten kartelak kentzen Hondarribian

'Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du. Inpunitaterik ez!', diote ertzainek kendutako kartelek. Asteartean ehunka lagunek salatu zuten Babacar Wellen hilketa poliziala.
2026eko urriaren 2 - 05:39
Ertzaintza, Babacarren heriotza salatzen duten kartelak kentzen Hondarribian
— ARGAZKIA Argia

Hondarribiko udaltzain batek astelehen arratsaldean erail zuen Babacar Welle, bular aldean hiru aldiz tirokatuta. Herriko komunitate senegaldarrak jakinarazi zuenez, buru-nahasmenduak zituen Wellek, eta gertatutakoa erabat argitu gabe jarraitzen dute agintaritzek. 

Asteartean ehunka lagun mobilizatu ziren Babacarren hilketa salatzeko, komunitate senegaldarrak deituta. Bestalde, hainbat salaketa ikusi dira kalean egunotan, besteak beste, Gazte Koordinadora Sozialistaren (GKS) kartel batzuk. Honela diote afixek: "Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du. Poliziaren inpunitateari ez!".

Argia-k jaso duenez, baina, Ertzaintzako patruila bat ikusi dute kalean kartel horiek zentsuratzen: agente batzuk banaka-banaka ibili dira afixak kentzen.