AKTUALITATEA / Erreformak
Covid ziurtagiria esparru gehiagotara zabaltzeko baimena eskatuko du Eusko Jaurlaritzak epaitegietan
Osasun zentroetan, taberna gehiagotan, espetxeetan zein kirol instalazioetan sartzeko ere Covid ziurtagiriaren derrigortasuna ezarri nahi du Iñigo Urkulluren gobernuak. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari horretarako baimena eskatu dio.
2021eko abenduaren 12
Covid ziurtagiria esparru gehiagotara zabaltzeko baimena eskatuko du Eusko Jaurlaritzak epaitegietan

Eusko Jaurlaritzak Covid ziurtagiria are gehiago hedatzeko asmoa adierazi du berriki. Osasun Sailak prest du ziurtagiria bestelako eremuetan ezartzea ahalbidetuko lukeen dekretua. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren bermea eskatu du arau hori ere indarrean sartzeko.

Covid ziurtagiria ondoko esparruetara zabaldu nahi du Lakuako gobernuak: osasun zentroetara, taberna gehiagotara, espetxeetara eta kirol instalazioetara. Nafarroan, berriz, adinekoen egoitzetan ezarri nahi dute neurria. Litekeena da datorren astetik aurrera indarrean sartzea.